Musika. Floating Points

'Crush'

Diskoetxea: Ninja Tune.

2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Sam Shepherd musikari ingelesak elektronikaren munduan bere lekua egitea lortu ondoren, izaera sendotu du Floating Points proiektuarekin argitaratu berri duen hirugarren lan luzearekin. Crush honetan, aurrekoetan baino musika dantzagarriagoa dakar, baina garapen natural baten barnean kokatzen da. Abesti gogor eta bortitzak aurreko diskoetan erakutsi zuen alderdi lasaiagoarekin nahasten ditu, eta hori musika laguntzeko erabiltzen dituen bisualetan ere nabari da, neurozientzialari honek horretarako duen abilezia ere erakutsiz. Aurreko lanak The XX taldearekin biran joateko aukera eman zion bezala, honakoak elektronikaren munduan bere lekua egitekoa eman dio. Horrela jarraituz gero, erreferente izatera ere iritsiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.