Musika. Michael Kiwanuka

'Kiwanuka'

Diskoetxea: Polydor.

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Lehen bi diskoekin mundu osoa konkistatzea lortu ondoren, Michael Kiwanukak lan berria aurkeztu digu, udazken bete-betean, bere abizen bera titulu gisa duena. Soul esentzia beti ere mantenduz, folk eta indie doinuz janzten ditu kantuak honakoan ere, eta diskoak osotasunean koherentzia bat mantentzen du. Askok diote aurreko lanean bezalako singlerik ez dela hemen, baina hori positiboa izan daiteke azken boladan abesti soltez osaturiko diskoak gero eta gehiago direnean. Malenkoniaz bustitzen ditu kantak sarri, eta bere ahots goxoaren laguntzaz, atmosfera berezi batean murgiltzen gaitu 50 minutuan. Lehendik ere gure bihotzak irabaziak bazituen, Kiwanuka honekin zaleak guztiz miretsita uztea lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.