Musika. Laura Jean Anderson

'Live Frome Studio Hotel Earth'

Diskoetxea: B3SCI Records.

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Live From Studio Hotel Earth, zuzenean grabaturiko disko labur honi eskerrak ezagutu dut Laura Jean Anderson musikari estatubatuarra, gerora duela bi urte argitaratua zuen lan bakarrera eraman nauena. Ahots fin eta ezti bezain sakona biluztasun osoz azaltzen zaigu, gitarraren laguntza soilarekin, disko osoan, eta lan bereziki intimoa lortuta. Estudioko Lonesome No More hartako bost abesti eta The White Stripes taldearen I'm Lonely (But I Ain't That Lonely Yet)-en bertsioa ere ageri zaizkigu, folk, country eta blues doinuak gaur egungo pop goxoarekin nahastuz. Edertasunez gainezka egiten du —aurrekoak bezala— zuzeneko lan honek ere, eta, agertu duen talentua ikusirik, jarraitu beharreko artista dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.