Musika. Piers Faccini

'Shapes Of The Fall'

Diskoetxea: No Format.

Andoni Tolosa.
2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Bere belaunaldiko kantautorerik interesgarrienetako bat izateaz gain, Piers Faccinik oin bat folk anglosaxoian duen moduan du bestea musika etnikoetan. Horrek are erakargarriagoa bilakatzen du, gai baita Prince Bonnie Billyren bertsio gogoangarria egiteko, eta ondoren Ballake Sissoko kora-jotzailearekin elkarlanean diskoa erditzeko. Bi mundu horiek oso modu orekatuan agertzen zaizkigu kantari ingelesaren hamargarren disko honetan. Melodia ederrak, ahots gozoak, gitarrak, korak eta n'goniak, hala eta guztiz ere indie-folk ukiturik galtzen ez duen kantu bildumarentzat. Kantariak ohituta gauzkan kalitateari eusten dio, ez da zalantzarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.