The Umbrellas

'The Umbrellas'

Disko etxea: Slumberland Records.

'The Umbrellas'. The Umbrellas. BERRIA.
2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
AEBetako San Frantzisko hiriko pop eszena bor-bor ari da, gitarrak eta melodiak uztartzen dituzten talde eta disko ugari loratzen ari baitira; tartean, The Reds, Pinks and Purples, The Telephone Numbers, April Magazine eta The Umbrellas laukotea. Bada, do it yourself filosofiaren jarraitzaileak dira Aterkiak, eta indie eta jangle tradizioko kantuak jotzen dituzte, The Pastels eta Beat Happening taldeen antzera, burmuinean Sarah diskoetxeko grabazioak iltzatuak dituztela. Hala, sonoritate horien zaleek ez dute sorpresa handirik hartuko; haatik, kantuen eta taldekideen maila neurtuta, seguru nago estreinaldi ederragorik ez dutela aurkitu, kaliforniarren estreinakoa disko ederra baita bere estiloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.