Jeff Parker

'Forfolks'

Diskoetxea: International Anthem.

2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Suite for Max Brown (2020) bikainaren ondotik, besteak beste Tortoise post-rock taldean aritutako Chicagoko musikariak gitarra minimaletan eta loop-etan oinarritutako diskoa jaso du, zeinak zortzi doinu instrumental biltzen dituen, sei original eta bi moldaketa: Thelonious Monken Ugly Beauty eta Richard A. Whiting / Newell Chaseren My Ideal. Emaitza limurtzailea da, garbia eta gozoa, paisaia onirikoz josia. Ez du bere aurreko lanaren maila bera erakusten, baina biak ala biak erabat desberdinak direla aintzat hartuta, hau ere oso gozagarria dela azpimarratu behar da. Entzulea nahi duen norabidean eramateko gaitasuna dauka Parkerren musikak, kasu honetan, giro lasaietan amestera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.