Dual Split

'Brand New Rain'

Diskoetxea: Forbidden Colours.

2022ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Dual Split bikotea osatzen duten Maia eta Baptiste Ibar anai-arrebek, Euskal Herrian jaioak izan arren, haurtzaroa eta gaztaroa New Yorken pasatu zuten, eta han sortu zuten, Brooklynen, musika taldea. Gaur egun Lapurdi eta Baxenabarrera itzuli badira ere, hango eta hemengo kulturetatik edandakoarekin sortzen jarraitzen dutela diote, baita musika frantsesetik jasotakotik ere. Hirugarren diskoa argitaratu berri dute, hamar abestiz osatua, elektronikaz, synth-popez, psikodeliaz eta beste hainbat soinu abangoardistaz betea. Elegantziaz beteriko abestiak dira nagusi, gustuz konposatu eta tentuz grabatuak. Argitaratu berritan laudorioak besterik jaso ez dituen lana da, erraz entzun eta gozarazten dutenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.