Musika. Salad Days

'This is Glue'

Diskoetxea: Trouble in Mind.

2019ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Iazko disko onenen zerrenda askotan ikusi dut Zeelanda Berriko talde honen bigarren lana; hortaz, aste osoa eman dut diskoa entzuten, nire jakin-mina asebetetzeko asmoz. Jangle pop eta indie rock eremuetan mugitzen da lana, bizi-bizi, eta askotariko doinuak haizatuz. Hala, diskoa zabaltzen duen kantua, Blown Up, motorik erritmo germaniarrarekin abiatzen da, eta Exaltation abestiak REM taldearen oihartzunak zipriztintzen ditu. Psych Slasher energiaz betetako eztanda eta Hatred pop akustikoan jantzita dator. Grabazioak kantu hunkigarriak gordetzen ditu, giro malenkoniatsuan bilduta, baina entzunaldi batzuk behar ditu muinera iristeko. Ederra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.