Musika. Qverno

'Vol. I'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Alain Martinez gipuzkoarrak aspaldi egin zuen ospa Madril aldera. Lanera eta musikagintzan jarraitzera joan zen. Bidasoako The Dirty Pink Ladies taldean ibili ondoren, Qverno banda propioa sortu zuen, eta Dinero ezagunekin ere jotzen du. Mila abenturatan dabilen Ekain Elorza bateria jotzailearen laguntza izan du. Denbora luze batez gordeta izan du Vol. I diskoa, eta argitaratu du azkenik, azal koloretsu eta ederrarekin. Martinezek aitortu du Foo Fighters eta Queens of the Stone Age gisakoen energia transmititu nahi izan duela. Baita lortu ere. Rock alternatibo freskagarria da, finean; gozagarriak dira Diamantes dementes, Vampiros de neón, Es una bruja eta euskarazko Zaldi eroak. Gurera etorri behar dute, bai ala bai, aurkeztera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.