Musika. Swans

'What is This?

DIskoetxea: Young GD Records.

Andoni Tolosa.
2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Kalean da Michael Giraren taldeak bigarren gorputzaldian —2010. urtean hasi eta gaur arte luzatzen dena— kaleratzen duen bosgarren lan luzea: What is This?. Diskoa balada akustiko ilun, gordin eta, batzuetan, ia beldurgarriz josita dago. Errepikatzearen poderioz itsasten zaizkizun gitarra akustikoen marrazki zakarrek ezin oinarri hobea jartzen diote maiz garrasira igo eta gero eztarriaren erresonantzia kutxan batetik bestera dabilen Giraren ahots lodi eta sarkorrari. Edo oso kuadrilla berezia osatzen duzue, edo ez saiatu entzuten lagunekin urtebetetze festaren batean. Ez, Swansen azkena ez da disko erraza, baina agerian uzten du zergatik den hain luzea taldearen itzala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.