Musika. Ye Vagabonds

'The Hare's Lament'

Diskoetxea: Rough Trade.

Andoni Tolosa.
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Dena bat da: disko hau entzun, eta Planxty zein Sweeney's Men taldeekin gogoratzea. Laudorio gutxi iruditzen zait hain betegarri, irlandar herri-musikaz ari bagara. 50 urte igaro dira Irlandako musika berriaren leherketa gertatu zenetik. Baina, Brian eta Diarmuid Mac Gloinn anaiek zubi bat eraikitzen dute, azken urteetan musika joera hau galgatu duten hainbat topiko gaindituz. Horretarako, zuzenean jotzen dute, alde batetik, familiatik jasotako kantutegira, eta bestetik, ondare hori 1960ko hamarkadako berritzaileen jarrera eta joskerekin erabiltzen dute, lotsarik gabe, gaztetasun jantziaren freskotasunarekin. Aholkatzeko moduko diskoa irlandar musika maite baduzu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.