Musika. The Chemical Brothers

'No Geography'

Diskoetxea: Virgin EMI Records.

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Nork esango zion Chemical Brothers bikoteari, 1995ean euren lehen lana argitaratu zutenean, ia 25 urte geroago mundu mailako erreferente izango zirenik big beat estiloan! Elektronika mundua rockera, jazzera eta, batez ere, punkera gerturatzen aitzindariak izan ziren, eta horretan jarraitzen dute No Geography izeneko estudioko bederatzigarren lan luzean. Agian, ez da aurreko diskoek bezainbeste hit dituen lana, baina oso-osorik entzuteko aspaldiko txukunena dela iruditzen zait, irrati kateetan sona izango duten kantuen eta taldearen jarraitzaile sutsuek bakarrik jakingo dituztenen arteko oreka zaindua baitu. Ez dute ezer berririk egin, baina argi utzi digute egiten dutena gustuz egiten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.