Musika. Ensiferum

'Thalassic'

Diskoetxea: Metal Blade.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Arnasa hartu eta itsasoarekin loturiko istorioetan barneratu zaitez. Finlandiako Ensiferum taldeak urteko metal diskoetako bat plazaratu du. 25 urteko ibilbidea beteta, Thalassic lan zoragarria euren diskografiako onenetakoa dela esan daiteke. Proposamena biziberritu dute melodien lanketa paregabearekin. Pekka Montin abeslari eta teklatu jotzaile berriarekin freskotasuna berreskuratu dute. Hiru ahotsetara kontatzen dituzte abentura epiko eta ahaztezinak, death metal melodikoa, folka, heavya eta viking metala nahastuta. Rum, Women, Victory, Andromeda eta For Sirens dira horren eredu. Dena dela, One with the Sea balada da altxor preziatuena. Diskoaren gehigarritako bat suomieraz da, eta ederra izango litzateke jatorrizko hizkuntzan abestea erabakiko balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.