Musika. Touche Amore

'Lament'

Diskoetxea: Epitaph.

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Seigarren lan luzearekin, indartsu itzuli dira Touche Amore taldeko kaliforniarrak, post-hardcore disko bikaina oparitu baitigute. Euren ibilbideko onenetako bat dela esatera ausartuko nintzateke, eta baita gaur egungo post-hardcore panoramako esanguratsuenetako bat ere, denborarekin zaratazaleontzat ezinbestekoa bihurtuko dena. Ahots apurtu eta gitarra urratzailez beterik dago, eta lehen akordeekin jada zurrunbilo bortitz batean sartu eta ordu erdi pasa bertatik ateratzeko aukerarik uzten ez dizun lana da, baina melodiekin tartekatua betiere, abesti itsaskorrak sortu eta bien arteko oreka lortzen baitute. Disko gogorra, oro har, musika eta hitzei dagokienez; zenbat eta gehiago entzun gehiago engantxatzen zaituzten horietakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.