Congotronics International

'Where's The One'

Diskoetxea: Crammed Discs.

Andoni Tolosa.
2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hiru kontinente, eta musika ulertzeko hamaika modu elkartzen ditu, Crammed Discs diskoetxe belgikar estimatuaren eskuderiako izen nagusietako batzuk biltzen dituen Congotronics International supertaldearen lehenengo lan luze honek. Horrela elkarlanean entzun ditzakegu Juana Molina eta Kasai All Stars, Konono No.1 eta Deerhoof, Mathew Meenlan (Skeleton) eta Wildbirds & Peacedrums. Guztira hemeretzi musikarik osatzen dute egitasmo hau, eta lehenengo lan mamitsu honetan —23 kantu bildu dituzte—, primeran azaltzen dute zerk batzen dituen; ezinegon musikalak, hain zuzen ere. Bikaina, eta batez ere, indartsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.