Musika. The Boys with the Perpetual Nervousness / The Tree House Melodies

'Nervous Man' / 'All I understand'

Diskoetxea: Pretty Olivia Records.

2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Single partekatu hau Pretty Olivia Records diskoetxeak bere zale sutsuenentzakoprestatutako oparia da —bai, oraindik bada bezeroak mimoz zaintzen dituen zigilurik—; izan ere, marka horretako bi disko edo gehiago erosiz gero, harribitxi popzale hau bidaltzen dizute doan. Edukiari dagokionez, grabazio honetarako propio abiatutako egitasmoak dira: The Boys With The Perpetual Nervousness, Dropkick talde eskoziarra da Palacio de Linares taldeko kideekin, eta The Tree House Melodies, berriz, Dropkick taldea, berriro ere, baina The Wellgreen eta Star Trip bandetako musikarien laguntzaz. Emaitza gitarra txinpartatsuekin idatzitako kantutzar melodikoak dira, lehenengo kantua gailentzen den arren. Diseinua ere aparta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.