Musika. The Dandy Warhols

'Why You So Crazy'

Diskoetxea: Caroline.

Ihintza Orbegozo -

2019ko otsailak 10
The Dandy Warhols taldeak mende laurdena beteko duen urtean argitaratu du ibilbideko hamargarren diskoa. 90eko hamarkadaren amaieran mundu mailako arrakasta lortu zuten euren pop eta rock doinu alternatiboen nahasketarekin, baina hortik aurrerako lanak nahiko aldakorrak izan dira, eta argitaratu berri duten Why You So Crazy ere horrelakoa dela iruditzen zait. Honekin ez dut disko txarra denik esan nahi, baina ez da osotasunean eginikoa, beraien artean abestiek ez baitute zerikusirik. Baina, hala ere, horietako batzuk benetan txukunak sortu dituzte. Taldearen ohiko esentzia mantenduz, kanta soltez osaturiko lan bat egin dute, hasieran kaotiko samarra iruditu arren, altxor txikiak aurki daitezkeena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna