Musika. Aziza Brahim

'Sahari'

Diskoetxea: Glitterbeat.

Andoni Tolosa.
2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Seigarren diskoa du Aziza Brahim saharar kantari gazteak, hirugarrena Glitterbeat diskoetxe estimatuarentzat, eta gero eta handiagoa da haren itzala, bai diasporan bizitzera kondenatutako herri kideen artean, bai Saharako musikarekiko interesa eduki dezakeen edonorentzat. Urteak dira Bartzelonan bizi dela, baina sekula ez dio utzi kantatzeari; Tindufeko kanpalekuetan bizi den herriaren egoerari, gero eta ezdeusagoa den itxaropenari, edo nazioartearen ezikusi interesatuari. Hori guztia, gero eta sendoagoa den ahots batekin eta bertako herri-musikaren ikuspegi berritzaile baina era berean fidel batekin. Entzutekoa, inongo zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.