Musika. Ro

'Athalase'

Argitalpena: Egilea editore.

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Aurreko bi urteetan hainbat lan laburrekin euren burua ezagutarazi ondoren, etxetik atera ezinda egon garen egun horietako batean iritsi zaigu Athalase, Ro-ren lehen lan luzea. Post-rockaren unibertsoko mundu ezberdinetatik jaso ditu kide bakoitzak ekarritakoak, eta bost abestitan atmosfera inguratzaile bat sortu du taldeak, intentsitateak gora eta behera egiten duela, errusiar mendia balitz bezala. Indarrik ez da falta sintetizadoreek are ukitu bereziagoa ematen dioten lan honetan, eta iluntasunetik argitasunerako trantsizioak naturaltasun osoz egiten ditu taldeak. Ongi ordenaturiko kaosa dotoreziaz azaltzen digute eta ezinbestean entzun beharreko lana eskaini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.