Musika. Feda Trio

'Heima'

Diskoetxea: Park Grammofon

Andoni Tolosa.
2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Feda Trio hirukoaren lehen disko honek agian gogora ekarriko dizu zergatik zaletu zinen Norvegiakoherri musikarekin. Osagai guztiak ditu;Vestre Agder kantariaren ahots sarkorra, ederra, heldua... larrua astinduko dizuna. Carl Petteren klarinete jostalaria, ohikoan, biolinak beteko lukeen lekua janzten, eta nola ez, Adne Svalastogen piano eta eskusoinuak, dena biltzen, zedarritzen, borobiltzen. Eta ez dago askoz ere gehiago. Bueno, jazzik sotilenera hurbiltzen den hauspo herrikoidun kantu sorta bikaina. Eta, benetan, ez da askoz ere osagai gehiago behar disko honekin majo gozatzeko. Kantu bakoitzak du bere kolorea, benetan, ez zaitzala engaina, hain egitura jakinaren atzean, batzuetan, ezkutatzen den monotoniak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.