Musika. Mikel Iraeta

'Oinatzak'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Zortzi abesti minimalista eraiki ditu Mikel Iraeta azkoitiarrak bere bigarren lanerako. Oinarri elektronikoekin girotu, eta melodia goxoak sortu ditu pianoa protagonista duen Oinatzak disko honek. Aurrekoa baino anbientalagoa den honetan, doinu elektronikoak bigarren plano batean gelditu dira, bere presentzia badute ere, benetako indarra, lehen aipatu bezala, pianoaren melodiak baitauka, itxura klasikoagoa emanez, baina gaur egungora ekarriz eta garai berrietara egokituz. Lasaitasuna transmititzen duen, baina era berean, barrenak mugitzeko gai den lana da hau, belarri finak gozarazteko modukoa, abesti bakoitzeko nota bakoitza gustuz eta detaile txikiena zainduz aukeraturikoa dela nabari baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.