Musika. Carlos do Carmo

'E Ainda...'

Diskoetxea: Universal Music Portugal

Andoni Tolosa.
2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Kalean da Carlos Do Carmoren azken diskoa; azpimarratu beharrekoa da azken hori, heriotzak 81 urteko kantaria harrapatu baitzuen diskoaren lana amaitu baino lehen, 2021. urtea estreinatu genuen egunean. Alde horretatik, hilondoko disko bat da, baina bizirik dagoen artista batek egindakoa, eta horretan datza haren indarra.Ez da testamentu musikal bat, oraindik esatekorik baduen artistaren lekukotza baizik. Fado herrikoi eta gorriaren aldarrikatzailea. Ziurrenik, Amalia Rodriguesen ondoren generoak XX. mendearen bigarren erdian emandako fadistarik entzutetsuena. Gozamena eragiten du disko hau entzuteak. Bizitzaren zikloaren lekukotasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.