Musika. Bala

'Maleza'

Diskoetxea: Century Media Records.

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Askotan zaila zaigu talde bat estilo batean sailkatzea, eta hori gertatzen zait niri Bala bikote galiziarrarekin. Etiketak askorik maite ez baditut ere, askotan pixka bat orientatzeko balio izaten dutela onartu beharra daukat, baina hauekin kosta egiten zait, besteak beste, rock, metal, stoner, punk eta hardcore doinuen arteko anabasa bat entzuten baitut. Zarata egiten dute, hori bai, zarata dezente, gainera. Eta gitarra, bateria eta bi ahotsek disko (edo agertoki) bat nola bete daitekeen erakutsi digute beste behin. Euren hirugarren lan honekin, espero bezala, goitik behera urratu egiten gaituzte, baina, era berean, amaitu eta berriro entzuteko gogoa uzten digu, lana ongi egin duten seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.