Koffe

'Gifted'

Diskoetxea: Sony.

2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Koffe izendapenaren atzean Mikayla Simpson 21 urteko musikari jamaikarra ezkutatzen da, zeinak reggae diskorik onenaren Grammy saria jaso zuen 2019an, Rapture diskoarekin, nahiz eta bost kantu bainoez bildu. Hala, bada, Gifted iraupen luzeko lehen diskoa du. Askotariko sonoritateak uztartzen dituen lana da: hip-hopa, Bob Marleyren Redemption Song-en oihartzunak, popa, soula, dancehalla, afrobeata... Simpsonek publiko zabala dauka jomugan, mainstream proposamena baita; halere, kalitatezko grabazioa da, bere eklektizismoari isurtzen zaizkion originaltasun trazak tarteko. Rolling Stone aldizkariaren arabera, «reggae-a hartu, eta bere bidea zabaldu du, besterik gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.