Musika. Holy Txala

'48610'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Gazte guztiek ez dute musika bera entzuten, eta ez dira hipodromoetako jaialdietara joaten. Hardcore gordin, astun zein biziak jarraitzaileak ditu gurean, eta sortu diren taldeek belaunaldi moduko bat osatzen dute. Urdulizko Holy Txala boskoteak bat egin du hardcore familiarekin. Han eta hemen zuzenekoak ematen ari dira etengabe. Hain zuzen ere, taula gainetik lortu dute beraien proposamena hedatzea. Estudiotik pasatzeko tartea ere hartu zuten, eta ekainean 48610 lehen lan laburra plazaratu zuten. Bost abesti baino ez dituzte behar beraien freskotasuna erakusteko; adibidez, Patupa eta Bakaguruyo. Melodia gutxiko hardcorea gustuko dute, metal zein crossover dosiak onartzen dituena. Txala fenomenoa hasi baino ez da egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.