Musika. Brumadensa

'Brumadensa'

Argitalpena: Egilea editore.

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Hardcore eta metal doinuen inguruan aspaldian berritasun gutxi zirela uste nuenean azaldu zen Brumadensa, Urretxu eta Zumarraga artean sortutako talde berria. 2020an izan genuen egoeraren ondorioz, euren estreinako lanaren argitaratze data atzeratu behar izan zuten, beste askok bezala, baina itxoiteak merezi izan du estilo hauen zaleontzat. Doinu gogorrek, bi abeslariren arteko ahots urratu eta melodikoagoek, eta baita metal talde ugaritan ohikoa den DJ baten presentzia esanguratsuak ere, koherentziaz beteriko anabasa bat sortzen dute, askok zaratatzat izango duten hamabi abestiko lan luze bezain txukuna. Ez da publiko guztiarentzako diskoa, baina zaratazale bat baino gehiago poltsikoan sartuko dute ziur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.