Star Party

'Meadow Flower'

Diskoetxea: Tough Love Records.

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Estilo eta soinu ezberdinen arteko uztarketatik batzuetan formula interesgarriak sortzen direla erakusten du Seattle hiriko bikotearen belardiko lore honek; izan ere, Carolyn Brennan eta Ian Corrigan (Gen Pop, Vexx) musikariek indie militante eztia eta punk sustraidun zarata mingarria nahastu dituzte zortzi kantu erakargarritan, Talula Gosh eta Black Flag masa itsaskor batean batuko balira bezala. Hala, C86 estiloko giroak hardcore burrunban biltzen dituzte hogei minutu eskas irauten duen estreinaldi zirraragarri honetan; jangle-punk izendapena primeran egokitzen zaie. Orbain gogoangarri baten xarma haizatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.