Moor Mother

'Jazz Codes'

Diskoetxea: Anti.

2022ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Irreversible Entanglements free jazz banda interesgarriaren abeslari Cama Ayewaren egitasmoa da Moor Mother. Proiektu honetan ere jazzaren zertzeladak nabarmenak izateagatik ere, Ayewak ikuspegi zabalagoa erakusten du, askotariko estilo, soinu eta bitartekoak erakusteko, besteak beste, elektronika, afrofuturismoa, hip-hopa, R&B garaikidea, esperimentazioa, Alice Coltraneren itzal espirituala eta spoken-word diziplina. Hori guztia jarrera politikoz eta poetikoaz jantzita, Ayewa musikaria ez ezik, poeta ere baita —diskoa poesia liburu gisa sortu zen—. Atzera begiratzen duen lana da, ikuspegi historiko nabarmenarekin, baina emaitza erabat etorkizunekoa da, %100 futurista. Abstrakzioaren bitartez entzulea askatzeko gaitasuna duen lana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.