Musika. Rolling Blackouts Coastal Fever

'Sideways to New Italy'

Diskoetxea: Sub Pop.

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Melbourneko taldearen diskoak dira azken urteotan zirrararik handiena eragin didatenak; batez ere, Hope Downs (2018) eta The French Press (2017). Sekulako lana egiten dute hiru gitarra angeluarren arteko zirimolak melodiaren alde jartzeko, betiere doinu biribiletan txertatzeko helburuarekin. Sideways to New Italy da boskotearen iraupen luzeko bigarren grabazioa, eta, aurreko argitalpenen ezaugarri bertsuak bildu izanagatik ere, esango nuke bandak zorroztasuna eta zehaztasuna galdu dituela, heterogeneotasun lasaigarri baten mesedetan. Hala, aurreko lanetako kirioaren traza gutxi antzematen dira grabazio berrian, tarteka azaltzen diren arren. Haatik, zale amorratuek gozatuko dute, eta, seguruenik, diskora gerturatuko diren entzule berriek ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.