Musika. Jeff Tweedy

'Love is The King'

Diskoetxea: dBpm/Anti.

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Zaila da arrakasta handiko taldekide batek bakarkako ibilbidean bien arteko oreka horri eustea, eta horretan ari da Jeff Tweedy, Wilco taldeko lider aski ezaguna, Love is The King argitaratu berritan. Etxean eta etxekoen laguntzaz grabatu zuen, eta ez dio aparteko apaingarririk sartu, soinua bere horretan mantenduz, disko sinple eta puru bat eginez. Countryaren eta folkaren artean saltoka jarraitzen du, eta, eskas gelditu zaiola irudituko zaien arren batzuei, lan txukuna egin duela iruditzen zait niri. Berak oso argi baitauka taldearen eta bakarkako ibilbideen arteko ezberdintasuna, eta, hemen, nahi duen ororekin esperimentatzeko aukera aprobetxatzen du. Agian, gu gara bereizten ikasi beharko genukeenak.

[youtube]https://youtu.be/YHklzxUtLh4[/youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.