Musika. Tenpora

'Berriro asma nazazu'

Diskoetxea: Autoekoizpena

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Hirugarren lan luzea argitaratu zuen Tenpora taldeak udazkenaren etorrerarekin batera, eta aurrekoaren ildo berberetik doan disko bat da honako hau ere. Pop eta jazz doinuak nagusi, rock leunaren ukitu sotil batekin, melodia goxo eta ahots eztiz inguraturik ageri zaizkigu Berriro asma nazazu hau osatzen duten zazpi abestiak. Grabaketa 2020ko urte hasieran burutu bazuten ere, argitaratzea garai zailetan egin zuten, eta, aurtengo uzta oparo honen erdian, agian ez du merezi duen sona izan. Inongo zalantzarik gabe, entzunaldi batzuk merezi dituen lan bat da, bolada ilun hauetan goxotasun eta argitasun pixka bat ekarri eta esperantza apur bat zabaltzeko, edo haien musikarekin murgildu eta inguruko guztia ahazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.