Musika. Dreamshade

'A Pale Blue Dot'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Lurra puntu ñimiño bat da, puntu urdin margul bat. Hala erakusten du 1990ean Voyager 1 espazio zundak 6.000 milioi kilometrotik ateratako argazkiak. Suitzako Dreamshade taldeak argazki horren jatorrizko izena jarri dio laugarren diskoari: A Pale Blue Dot. Musikagintza zabalean puntu ñimiño bat direla uste dute? Egia esan, espaziontzira aspaldi igo ziren, eta bidaia horretan ateratako argazkiek eboluzio nabarmena erakusten dute. Hasieran jorratzen zuten death metal melodikoaren arrasto batzuk baino ez dira geratzen. Metalcore melodikoarekin egin dute aurrera, erosoago eta errepika gogoangarriak fabrikatuz. Autoekoizpenaren bidetik, inoiz baino ausartago jokatu dute metal, rap metal eta dubstep pasarteak barneratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.