Jon Spencer & The HITmakers

'Spencer Gets It Lit'

Diskoetxea: In The Red Records.

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Blues Explosion alde batera utzi, eta Jon Spencerrek egitasmo berria abiatu du The HITmakers taldearekin batera: Bob Bert (Pussy Galore, Sonic Youth...) hondakin metalikoak astintzen, Sam Coomes (Quasi) teklatuetan eta Janet Weiss (Sleater-Kinney) baterian. Hartara, goi mailako taldea osatu du bere kantuak grabatzeko, eta emaitza hasiera batean irudika daitekeena baino askoz erakargarriagoa da. Liderraren aurreko proiektuen arrastoak bere horretan dirau, batez ere abesteko maneretan, baina horren gainetik teklatuetan eta askotariko soinuetan oinarritzen den osotasun dantzagarria gailentzen da. Sailkaezina eta sexya, entzulea hordituko du. Asteartean Bilbon izango da taldea; ostiralean, Miarritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.