Musika. The Whiffs

'Another Whiff'

Diskoetxea: DIG! Records.

2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
AEBetako laukoteak —tartean, The Rubs taldeko Joey Rubbish— gitarra kiriotsuekin eta ahots harmonia gozoekin jantzitako doinu kutsakorrak jotzen ditu. Hala, grabazio osoan power-pop kutsu nabarmena gailentzen da, eta erritmo bizi bezain melodiko horiek abiatu zituzten ikurren itzal klasikoa agerikoa da, besteak beste, Flamin' Groovies, The Records, Cheap Trick edo Big Starrena. Hala, diskoan jasotako hamalau doinuek estilo ariketa aparta osatzen dute, itzela, hasieratik amaierara arte ez baitago une baxu bakar bat ere. Kantu guztiak bikainak dira, konposizio zein jotze aldetik. Power-pop zaleentzako Errusiako kabiarra da, baina The Beatles edo Tom Pettyren fan zaharrak ere liluratuko ditu, alimaleko obra baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.