Musika. Minusculo

'Denbora'

Diskoetxea: Electric Creations.

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ibon Agirre bilbotarraren proiektua da Minusculo, zortzi urte lozorroan izan ostean lan berri batekin esnatu dena. Bost pistaz osatua da Denbora izeneko hau, entsegu lokalean berak bakarrik konposatu eta grabatu ondoren, formatu digitalaz gain, kasetean ere argitaratu duena. Elektronikarekin esperimentatzen du hogei minutuan, techno doinuak minimalistekin nahastuz, inguruotako irrati formuletatik urruti, Berlingo taberna batean entzungarriagoa gerta dakigukeena ekarriz. Ibon RG eta Na Gomes musikariak bidelagun izan ditu, eta Alphax alde bisualarekin aritu da. Lan sinple bezain zehatza, eta etxekoa bezain profesionala, Euskal Herrian orotariko musika txukuna daukagun adibide garbia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.