Musika. Rudiger

'Before it's vanished'

Diskoetxea: Usopop.

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Sorpresaz argitaratu zuen iazko urtea amaitzear zela Felix Buff musikariak bere bakarkako lehen lana. Gure inguruan Willis Drummond taldeko bateria jotzaile bezala ezaguna denak, hori eta beste hainbat proiektu uztartzeaz gain, propio berea duena sortu du, anaiaren laguntzaz grabatu eta ekoitzia; lagun batzuen kolaborazioak izanagatik, bera da lan osoaz arduratu dena, konposizio, instrumentu, eta ahotsaz. Ameriketako Estatu Batuetako bakarlari batenak izan zitezkeen zortzi abesti hauek; rock, psikodelia eta baita elektronika eta folk ukituak ere badituzte, eta soinu eta estilo ezberdinak uztartu eta nahasteko duen abilezia agerian uzten digu, hasiera borobil hau horixe bera dela erakutsiz, hasiera besterik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.