Musika. Nabil

'Eter'

Diskoetxea: Egilea editore.

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Nabil talde lekeitiarrak, beraiek esan bezala, 12 urteko ibilbidea biribilduko duen lana argitaratu du, aurreko Ura, Lurra, Airea eta Sua-ren ondoren, Aristotelesek bosgarren elementu izendatu zuen Eter. Kolaborazioz beteriko disko honetan —18 dira guztira, Keu Agirretxea, Jon Basaguren, Haritz Lete edota Patxeko bezalakoak— hainbat estilotako abestiak aurki ditzakegu, aurreko lau lanetako mamia bertan islatuz, beraiek adierazi bezala, bilduma birgrabatu bat osatuz. Folketik elektronikara, rocketik bossa novara edota indietik metalerako doinuetara, guztiak Nabil-ekin ezinbestean lotuko ditugunak, lekeitiarren zale izan den orok bere diskoen bilduman ezinbestean izan beharreko horietakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.