Musika. Purple Mountains

'Purple Mountains'

Diskoetxea: Drag City.

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Silver Jews taldeko lider ohi David Berman iragan udan zendu zen, baina, mundu hau betirako utzi baino lehen,Purple Mountains diskotzarra argitaratu zuen, besteak beste, Woods bandako taldekide batzuen eta Black KeysekoDan Auerbach musikariaren laguntzaz. Rockdelux aldizkariak hil honetako diskorik onenaren izendapena erantsi dio, eta bete-betean asmatu du. Agian, udan plazaratu zelako, zale askok ez dute grabazioaren berri izan Berman hil arte. Diskoa country-folk dirdiratsuan bustita dator, eta eguzkiak estalitako itsaso barearen lasaitasuna haizatzen du, hitzak iluntasun suizidaz lurperatuta datozen arren —musikariaren depresio kronikoaren emaitza dira—. Berman, gainera, bikain aritu da abesten, Leonard Cohenen ahoskeratik gertu dagoen bertsoak kasik errezitatuz. Erraldoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.