MUSIKA. Ann O'aro

'Longoz'

Diskoetxea: Cobalt

Andoni Tolosa.
2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Badira oilo larrua jartzen dizuten diskoak, hain izan ohi dira intentsuak, basak, itxurakeriarik gabekoak... Ez dira asko, baina Reunion irlako kantariaren bigarren hau kategoria horretakoa da. Maloyaren erroak eta esperimentazioa uztartzen ditu, ia katartikoa gertatzen den kantu-bilduma osatzeko. Perkusioak, ahots indartsua eta tronboia baino ez, eta kreoleraz kantatutako istorio gordin eta hurbilak. Aurreko diskoarekin hainbat aho zabalik utzi bazituen, primerako notarekin pasako du bigarren diskoaren erronka. Poliki eta birritan entzutekoa da diskoa. Berriro ere erroak eta etorkizuna esku-harturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.