Musika. Nick Cave

'Idiot Prayer: Nick Cave Alone at Alexandra Palace'

Diskoetxea: AWAL/Popstock!

2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Azken hiru disko intimoak bezain gordinak mugarri izan dira Nick Cave musikari ingelesaren ibilbidean, haren semearen heriotzaren ondorengo Skeleton Tree eta Ghosteen batez ere. Bada, horietan oinarrituta, eta, bizi dugun egoerak emandako aukera baliatuz, Londreseko Alexandra Palace areto izugarrian streaming bidezko kontzertu bat eskaini zuen udaberrian, eta hura diskoan argitaratu berri du. Cave, bere bakardadean, piano batean aurrean biluztu da horren momentu zailetan sortu eta lagun izan zituen abestiak interpretatzeko. Erraietatik ateratakoak, ezin modu intimoagoan grabaturik gelditu dira, musikariaren zaleoi erlikia bat eskainiz, horrelako kantuetarako bertsiorik aproposenetariko batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.