NEURRIAK

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Labik atzo onartutako neurriak horra, puntuz puntu:
Maskara. Nahitaez erabili beharko da barnealdean eta kanpoaldean, segurtasun distantzia mantendu ezin bada.
Ordutegiak.03:00 arte zabalik egon ahalko dira eztablezimendu, kultura eta merkataritza jarduerak.
Edukierak. Gehienez %75eko edukiera izango dute merkataritza guneek.
Publikoa ekitaldietan. Edukiera, oro har, % 75ekoa izango da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherakoa izango da barrualdean, eta 1.800 kanpoan. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, berriz, gehieneko edukiera ezin izango da %40 baino handiagoa izan barrualdean eta %60 kanpoan. Futbol zelaietan, ordea, barrualdeko gehienezko edukiera %60koa da, EAEko Auzitegi Nagusiak hala erabakita.
Ostalaritza. Barrualdeko edukiera %75ekoa izango da gehienez. Debekatuta egongo da barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez zortzi pertsona egon ahalko dira, eta terrazetan, hamabi. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, irensteko orduan izan ezik.
Txokoak. Ostatuetako irizpideak bete beharko dituzte, oro har. Etengabe aireztatzeko betebeharra ere ezarri dute.
Gaueko aisia. Gaueko aisialdiari lotutako establezimenduek berriro ireki ahal izango dituzte ateak, %50eko edukierarekin. Gainerakoan, ostatuetarako ezarritako irizpideak bete beharko dituzte. Dantza pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
Gazteen lokalak. Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin tartean txertaketak jarraibide osoarekin %85 gainditzen duenean.Kirola. Barneko instalazioetan, gehienez hamasei laguneko taldeak egin ahal izango dira. Edukieraren %50ean erabili ahal izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.