Julen Mujikari Frantzia uzteko agindu diote

2014ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Seysseseko espetxea utzi eta aske geldituko da etzi Julen Mujika presoa. Tolosako prefetak, ordea, Frantzia uzteko agindua eman dio. Maritxu Paulus haren abokatuak «zentzugabea» da agindua, eta helegitea jarri du. Atxilotu aitzin, Ipar Euskal Herrian bizi eta lan egiten zuela, eta haren neska-lagunak eta semeak hiritartasun frantsesa dutela dio abokatuak. Liteekena da, helegiteaz ebatzi bitartean, atxikitze zentro batera eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.