Euskal sistema ekonomikoa, «paradisua»?

2018ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Euskadik Espainiarekin daukan dependentziak kosturik baduen galdeturik, ekonomia eta politika publikoak izan dituzte hizpide adituek, udako ikastaroetan. Fernando De la Hucha NUPeko katedradunak azaldu du, kupoa adibidetzat jarrita, euskal sistema ekonomikoa ez dela «paradisua»; besteak beste, Espainiako Estatuak erabakitzen duelako bere gastua; edota, urte batean erkidegoek diru bilketa txikiagoa izan arren, kupoa ez delako proportzionalki jaisten, «berdin» mantentzen baita.

Helena Franco EHUko irakasleak nabarmendu du estatuaren eskumen esklusiboak direla lan arloko legedia eta Gizarte Segurantza, eta, harena «narriatzen» doan eredu bat izanik, Hego Euskal Herriak egoera pairatzen duela; kasurako, «gizarte kohesionatuagoa» eraikitzeko. Gainera, adierazi du EAEk eta Nafarroak ez dutela bertako finantza publikoen heren bat kontrolpean.

Joseba Jauregizar Tecnaliako zuzendari ohiak ohartarazi du azken hamarkadetan Madrilen politikek kalte egin dietela euskal instituzioen eskumenei eta baliabideei, eta, egoera hobetu bada ere, orain berriro erne egon beharko dela, «laugarren iraultza industriala» datorrelako; «tsunami teknologikoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.