950 euroko saria: «Albiste ona, betetzen bada»

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak gutxieneko legezko soldata 950 eurora igotzea erabaki zuen herenegun, eta ELEk begi onez ikusten du neurria, «betetzen bada». Iaz ere igo zen gutxieneko soldata 900 eurora, baina ez zen bete egoiliarren kasuen %90etan, ezta kanpoan lan egiten dutenen %45etan ere. Soldata igotzeak ez duela kaleratzerik eragingo uste dute, iazkoak eragin ez zuen bezala. «Kasuren batean ordu kopurua murriztu zuten, baina, baldintza duinak badira, horrek eragin positiboa izan dezake etxeko langilearen bizitza kalitatean».

Ez zuen ELEk bakarrik iritzia eman. Jaurlaritzak, esaterako, «oso positibotzat» jo zuen igoera, baina uste du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «eragin mugatua» izango duela, langile gehienek gehiago kobratzen dutelako. Confebasken balorazioa ia berdina izan zen. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan zuen «gehiago» igo zitekeela, eta, hori egin ahal izateko, enpresarientzako laguntza fiskalak eskatu zituen. EH Bilduren ustez, aldiz, igoera «ez da nahikoa», eta 1.200 eurora igotzea eskatu zuen «euskal errealitatera egokitzeko». ELA eta LAB sindikatuek ere kopuru hori aldarrikatu zuten, eta Espainiako Gobernuak Espainiako enpresarien elkarteak ezarritako «betoa» onartu duela salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.