Koronabirusa

Konfinamenduaren arintzea nolakoa izango den zehaztu du Spitzek

Etxetik hogei kilometrorainoko irteerak bakarrik onartuko direla adierazi du prefetak. Iparraldean dendak irekiko dituzte goizean

Kontrolak Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko mugan. BOB EDME.
Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Gaurtik hasita, konfinamendua arindu du Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herrian. Pirinio Atlantikoetako departamenduko Eric Spitz prefetak neurriei buruzko xehetasunak eman zituen atzo. Iparraldeko herritarrak egunean hiru orduz ateratzen ahalko dira aisialdirako, etxetik hogei kilometrorako tartean. Baldintza horiek betez gero, ur eta mendi kirolak egiteko baimena izango dute, beraz.

Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko muga pasatzeko eskubiderik ez dute izanen, ordea, Eusko Jaurlaritzak jarritako neurriak direla eta. Nafarroara joateko eskubidea izango dutela baieztatu zuen Spitzek, «betiere etxetik hogei kilometro baino gehiago urrundu gabe». Haatik, Nafarroako Gobernuak erkidegoa hetsi zuenean iragarri zuen lanerako edo larrialdiko arrazoi batengatik bakarrik sar zitekeela lurraldera. Oraingoz, Foruzaingoak ez du baieztatu Ipar Euskal Herriko biztanleak erkidegora sartzen ahalko diren.

Dendak, irekita

Hilabete batez hetsirik egon ondoan, saltegi gehienek ateak irekiko dituzte gaur. Prefetak segurtatu zuenez, dendek jasan duten kalte ekonomikoa kontuan hartuta, eta Gabonak direnez, igandez ere irekitzeko eskubidea izango dute saltokiek.

Frantziako Gobernuak neurriak arindu baditu ere, Spitz argi mintzatu zen: «Ez gara deskonfinatzen ari. Konfinamendua arintzea erabaki du Gobernuak, baina datuak ez dira onak oraindik». Neurriak errespetarazteko kontrolak egongo direla esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.