Bizkaiko ituna, Gipuzkoarako eskaintza

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
2019an sinaturiko lan hitzarmen garrantzitsuenetako bat Bizkaiko metalgintzakoa izan zen, ia 60.000 langileri eragiten diena. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bat eginda negoziatu zuten, eta ELA ez beste hiru sindikatuek abenduan sinatu zuten akordioa patronalarekin. Akordio hark beste lurraldeetako negoziazioei atea ireki zien, eta Gipuzkoako mahaia hurrengo astean bilduko da. CCOOk atzo argitu zuenez, bere asmoa «Bizkaiko bera da». Subrogazioa ere mahai gainean jarriko dutela aurreratu zuen. Gipuzkoan, ELAk ordezkaritzaren %47,7 dauka; LABek, %30,28; CCOOk, %16,34; eta UGTk, %5,84; beraz, Bizkaiko akordio bera lortuko balitz, ituna berritu ahalko litzateke. Aurreko hitzarmena 2011n sinatu zuten.

Arabari dagokionez, metaleko mahaia irekita dago, baina ez dago aurrerapen handirik. Uda partean eginiko bileretan, enpresarien elkarteak ez zuen subrogazioa onartu, eta horrek asko zaildu zituen hurrengo pausoak. Sindikatuen indar banaketa hau da: ELAk ordezkaritzaren %42 dauka; UGTk, %16,7; CCOOk, %16,2; eta LABek, %13. Bizkaiko akordioa lortuko balitz, ituna berritu ahalko litzateke. Nafarroan, berriz, sinaturiko azken hitzarmenak dirau indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.