Eusko Jaurlaritzari «negoziazio erreal» bat eskatu dio LABek

Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzari eskaera zuzena egin zion atzo LABek ohar bidez: administrazioko langileen lan baldintzak negoziatzeko mahaian eseri daitezela, eta horren trukean «utz diezaiola Madrildik datozen apurrak kudeatzeari». Sindikatuak salatu duenez, Espainiako Aurrekontuen Legea onartu arte itxaron du Jaurlaritzak administrazio publikoko langileen soldaten igoera zehazteko. «EAJk aurrekontuak lehenbizi PPrekin negoziatu zituen, eta ostera PSOErekin; eta hori horrela izanda ere, bereak izango balira bezala defenditu ditu aurrekontu horiek».

Jaurlaritzak asteartean jakinarazi zuen langile publikoen soldata %1,75 handituko dela, eta sindikatuak zenbateko hori aurten KPIak izango duen hazkundearen azpitik kokatu du. «Galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko bidean ez da nahikoa». Hain zuzen, sindikatuko arduradunek nabarmendu dute azken urteetan langile publikoek %15 galdu dutela erosteko ahalmena, murrizketen erruz. Horregatik, soldatak gaur egungo egoerara egokitzea lehentasunen artean jarri dute.

LABek dio «hautsita» daudela ELArekiko aliantzarako harremanak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.