Irak eta Iran bilduta, kurduen aurkako erasoen harira

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Irakeko lehen ministro Mohammad Xia al-Sudani eta Irango presidente Ebrahim Raisi gaur bilduko dira, Teheranen. Bileraren helburu nagusia da bi herrialdeen arteko «harreman diplomatikoak» zabaltzeko memorandum bat sinatzea, eta, horren bitartez, bi estatuen arteko «hariak estutzea».

Harreman diplomatikoak sakontzeaz gain, baina, eztabaidagai izango dute bi herrialdeen iparraldeko egoera «gatazkatsua». Urritik eta azarora bitarte, Irango Gobernuak hiru aldiz egin die eraso gehiengo kurdua duten iparraldeko eskualdeei. Misilen eta hegazkinen bidez egindako erasoek hamabi hildakotik gora eragin dituzte.

Irak eta Iranen arteko mugetatik hurbil egin dituzte erasoak. Irakeko Gobernuak eta agintari kurduek gaitzetsi egin dituzte horiek. Irango segurtasun indarrek, ordea,«talde kurduak desegiten ez badira, erasoekin jarraituko» dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.