Arrauna

Kontxan, emakumeei eta gizonei kopuru bera emango zaie saritan

Eneko Goia Donostiako alkatea, Kontxako antolatzaile eta babesleekin. FOKU.
Aitor Manterola Garate.
<i>Donostia</i>
2018ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Atzo aurkeztu zen aurtengo Kontxako Bandera Donostiako udaletxean, eta ondorengo hau da berrikuntza nagusia: lehen aldiz, emakumezkoek gizonezkoen diru kopuru bera jasoko dute saritan. «Berdintasuna lortzeko bidean, Udalak ahalegin berezia egitea erabaki du», azaldu zuen atzoko Eneko Goiak, Donostiako alkateak. Irabazleek 24.000 euro jasoko dituzte, eta hortik beherako postuetan ere kopuru bera banatuko zaie emakumezkoei eta gizonezkoei.

Sari banaketaren eguna iritsi baino lehen beste bi estropada jokatu beharko dituzte: biharko sailkatze estropada da bat. 17:30ean hasiko da emakumeen erlojupekoa, eta hamasei talde ariko dira; zazpi sartuko dira, barruan den Donostiarrarekin batera. Gizonena 18:00etan hasiko da, eta 24 taldek egingo dute arraun; aurreneko zazpi sailkatuek jokatuko dituzte datozen bi igandeak, Donostiarrarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.