Mugak zaintzeko kodea «malgutzea» nahi du Europak

2014ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Estatu Islamikoarekin borrokan ari diren jihadista europarrei jazartzeko, Schengengo akordioek aurreikusten dituzten kanpoko mugen kontrolerako kodeak «gaurkotzea» nahi dute Europako Batasuneko Barne ministroek. Bidaiarien agiriak herrialde bakoitzaren, Europako Batasunaren eta Interpolen datu baseekin sistematikoki alderatzea debekatu egiten du Schengenek, eta, oraingoz, kontrolak zorroztea hitzartu dute. Baina etorkizunean eskuorri «malguago bat» erabiltzeko aukera eskatu diote Europako Batzordeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.